2017/10/24

ONGI ETORRI



Ongi etorri guztiei !!!

31. JP Kartela
Aurten, XXXI. Jardunaldi Pedagogikoak ospatuko ditugu azaroaren 8an (09:00-13:30 / 15:00-17:00) ”Clara Campoamor“ Barakaldoko Zentro Zibikoko areto nagusian.
Argi dago irakaskuntzaren prozesua eta berrikuntza kezkatzen gaituela. Hori dela eta formazioa ezinbestekoa da gure ikasleekin garatzeko, bizitzeko eta gozatzeko.
Beraz, aurtengo gaia “ELKARBIZITZA ERAIKIZ” izango da. Gonbidatu bikaina daukagu Jardunaldian ardatz gisa: JUAN DE VICENTE.
Juan de Vicente Psikologian lizentziatua, Madrilgo IES Miguel Catalaneko irakaslea eta orientatzailea da. ”Certamen D+I al docente más innovador de España” deritzon saria irabazi du aurten. Bera, eskolako bizikidetza, kultura-artekotasuna eta gatazka–konponketa arloetan aditua da. Bere helburu garrantzitsua zera da: “Ikasleak gizartearen herritar  parte hartzaile eta solidario bihurtu”.
Denok pentsatzen dugun moduan, elkarbizitza positiboa elkarrekin bizitzea eta lan egitea da, elkarrenganako errespetua, enpatia eta begikotasuna, oinarri gisa hartzen dugularik. Ahaztu gabe solidaritatea eta adostutako konpromisoak errespetatzea zein betetzea irakaskuntzan ere elkarbizitza positiboa lortzeko euskarria direla.
 Espero dugu eskaintzen dizuegun formazio saio hau irakaskuntzaren gaurkotasunaren bidean abiapuntua izatea zuentzako.
 Anima zaitezte parte hartzen aurtengo jardunaldian!!!!


BAGATZA ETA ZUAZOKO ESKOLAK
ZUZENDARITZA TALDEKOKIDEAK